RESOLAB: Sare sozialen erabilerari eta gurasotasunari buruzko ikerketa-laborategia

RESOLAB: Sare sozialen erabilerari eta gurasotasunari buruzko ikerketa-laborategia

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA) GANDERE Ikertaldeak Frantzia, Belgika eta Lituaniako beste erakunde batzuekin batera Europar Batasunak finantzatutako [2023-1-FR01-KA220-SCH-000153583] “RESOLAB: Research laboratory on the use of social networks and parenting (2023-2026)”  Erasmus+ Proiektuan kolaboratzen du.

Proiektu honek familien eta irakasleen benetako beharrei, zailtasunei eta erronkei erantzun nahi die, Lehen Hezkuntzako ikasleen (6-12 urte) gailu digitalak erabiltzeko ohiturak bitartekotzean eta arautzean. Horregatik, erabilera-ohitura horien diagnostiko bat egitea planteatzen da, ikasleen, irakasleen eta familien ikuspegitik; halaber, bitartekaritza-estrategietan eta gaitasun digitala (DigComp) ikastetxean eta etxean nola garatzen den sakontzea planteatzen da, datuak biltzeko hainbat tekniken edo tresnen bitartez, hala nola: galdetegiak, eztabaida-taldeak, eguneroko digitala eta antzerki-foroa. Hori guztia lagungarria izango da irakasleei eta familiei zuzendutako jarduteko jarraibide espezifikoen gidak garatzeko.

Informazio gehiagorako:

Gaia:
INTERNET ETA PANTAILAK
Testuingurua eta Euskarria:
Eskola
Top