Nork bere burua onartzea

Nork bere burua onartzea

Izenburua: Animalia guztiak ez dira urdinak.
Autorea: Béatrice Boutignon.
Urtea: 2008
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: TTARTTALO.
Hizkuntza: Euskara.

Laburpena: Igarabak bainujantzian, asto lotsatiak, saguak euripean, jirafa dotoreak… Liburu zoragarri honetako animaliak familiaka bilduta daude (txakurrak, jirafak, igelak, papagaiak, mapatxeak…) antzekoak dira guztiak, baina baita desberdinak ere. Orrialde bakoitzean, animali horien arteko berdintasun eta desberdintasunak ikusiko ditugu. Zerk bereizten ditu? Formak? Jarrerak? Apaingarriren batek? Koloreak?
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: La peluca de Luca [Lucaren ileordea].
Autoreak: Helena Berenguer; Vicent Poquet; Dolo Vicens; Pep Soler; Romu Soler.
Urtea: 2013
Lekua: Valentzia.
Argitaletxea: LA LA LA EDITORIAL.
Hizkuntza: Gaztelera.

Laburpena: Luca mutil ausarta da, soilik 4 urterekin gizarteak jartzen dizkigun mugak ekiditen saiatzen da. Egun batean, laino berezi batetik ileorde bat erortzen da Lucaren burura eta izugarri gustatzen zaio. Baina, ileordearekin eskolara iristean denak berataz farrez hasten dira. Lucak ez die kasurik egiten, berak pozik jarraitzen du bere ileordearekin. Azkenean, laino gehiago agertzen dira eta eskolako neska-mutil gehienen gainean ileordeak erortzen dira. Orain, denak pozik eta barrezka daude haien ileordekin.
Genero berdintasunaren adierazleak: bizikidetza; inor ez baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: La princesa listilla [Printzesa azkarra].
Autorea: Babette Cole.
Urtea: 1996
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Ediciones Destino.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Printzesa azkarrak ez zuen bere gurasoek beretzako ezarritako bizimodua jarraitu nahi; ez zuen printze batekin ezkondu nahi, nahiago zuen bere maskotekin gazteluan bere gisara bizi. Presioak eraginda erronka bat jaurtiko die bere eskuaren bila datozen printzipeei: bere desio guztiak betetzea lortzen duenarekin ezkonduko da. Baina ez da ataza erraza. Printzipe Fanfarronik lortuko du, baina…ondorioak ez dira izango berak esperotakoak.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?
Autorea: Seve Calleja.
Urtea: 2010
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Elkar.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Zortzi urte ditu Mari Josek. Futbolean ibiltzen da. Ez du belarritakorik eramaten eta zoriontsu bizi da, besteek diotenari garrantzirik eman gabe.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Mi princesito [Nire mutil printzesa].
Autorea: Cheryl Kilodavis.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Edicions Bellaterra.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Ama baten ahotik bere etxeko printze txikiaren eguneroko bizitzako pasarteak errelatatzen dira; bere gustuko gauzak, lagunekin eta familiarekin egitea gustatzen zaiona. Etxekoen arteko maitasun inkondizionalaren inguruko errelato aberasgarria egiten du, norbera den bezalakoa izanda maite zaituztenean sentitzen den zoriontasunari buruzkoa.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Nunca hagas cosquillas a un tigre [Ez egin inoiz kilimarik tigre bati].
Autoreak: Pamela Butchart; Marc Boutavant.
Urtea: 2016
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Libros del zorro rojo.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Zara Zarandilla protagonistaren abenturak jasotzen ditu liburuak. Zara dantza, salto, korrika eta txiribueltak egiten dituen neska bixia da. Bizitzan esperimentatzea atsegin du. Ingurukoak urduri jartzen baditu ere, berak bere jakin-mina asetze aldera gauzak egitea atsegin du… Baita zooko tigre handiari kilimak egitea ere!
Genero berdintasunaren adierazleak: genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Ricitos de oso [Hartzaren kizkurrak].
Autoreak: Stéphane Servant; Laetitia Le Saux.
Urtea: 2014
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Editorial Juventud.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Hartz txikiak ihauterietan “rizodun hartzaz” jantzi nahi du; mototxa horiak eta gona arrosez. Aitak ez du begi onez ikusten bere disfraza. Baina hartz txikia ez dago prest amore emateko. Ama hartzarekin batera lortuko dute aita konbentzitzea.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Te quiero (casi siempre) [Maite zaitut (ia beti)].
Autorea: Anna Llenas.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Espasa.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Maitasun istorio honetan bi protagonisten arteko ezaugarri ezberdinak aldarrikatzen dira, baina maitasunaren izenean bikotearekiko moldatu beharra aurkezten zaigu, honela lortuko baitute elkarrekin zoriontsu egotea. Bere ilustrazio ausart eta bereziekin, bere espazio eta interes ezberdinak dituen bikote bat aurkezten du idazleak, baina, maitekiro bata bestearen osagarri sentitzen dira.
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Tximeleta-belarriak.
Autoreak: Luisa Aguilar; André Neves.
Urtea: 2009
Lekua: Eujoa (Asturias).
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Maddi izeneko gazte batek bere lagunen isekak jasotzen ditu: belarri handi, ile latza, galtzerdi zulatua eta abar. Baina ez da berehalakoan kikiltzen. Lagunek esandako gauza ezkorrak alderdi baikorretik begiratzeko gaitasuna baitu Maddik: edertasunetik, aukera berriak eskaintzetik…
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Gaia:
IPUINAK
Top