Nerabezaroa, autokontzeptua eta generoaren sozializazioa

Nerabezaroa, autokontzeptua eta generoaren sozializazioa

Maddi Berasategi Salsamendi psikologoak, gazte eta nerabeekin esku hartze sozio-hezitzaile arloan esperientzia handia duenez, Naroa Martos Sanchezek egindako eta Ana Aierbe Barandiaranek zuzendutako “Adimen-gaitasun handiak, adimentsuak izatea baino zerbait gehiago: adimen-gaitasun handiko ikasle-neska nerabeak eta beren autokontzeptua” Gradu Amaierako Lanari buruz hausnartzen du.

Genero-ikuspegia duen lan hau UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen duen Fracisca de Aculodi Sarien VII. edizioan saritu da.

Lehen bideoan, nerabeen autokontzeptuaren mailan dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzen dira.

Bigarren bideoan, Adimen-Gaitasun Handiko neska nerabeen autokontzeptuaz eta haien familiez hitz egiten da.

Hirugarren eta azken bideoan, Patricio José Ruiz Lázarok (1998) proposatutako “Gure nerabeen egokitzapen osasungarria sustatuz” esku-hartze programaren abantailak eta desabantailak deskribatzen dira.

Informazio gehiagorako:

Gaia:
ONGIZATE EMOZIONALA
Testuingurua eta Euskarria:
Baliabide didaktikoak, Eskola, Gradu amaierako lana, Ikus-entzunezko materiala
Top