Nerabeen telebistako kontsumo profila: sexu eta gizarte estereotipoen arteko desberdintasunak
Lan honetan, sexu desberdintasunak aztertu dira EAEko 577 nerabeen (307 neska eta 270 mutil) telebistako kontsumoaren profilean. Helburu orokorra nerabeen telebistaren kontsumoak generoaren esanahia zehazten laguntzen duen jakitea izan da. Profil hori ezartzeko, CH-TV.01 bidez jaso dira erantzunak eta hauek zortzi adierazle dituzte: iraunkortasuna, beste aukerak, gailuak eta erabilgarritasun fisikoa, gurasoen bitartekaritza, elkarrizketa, behaketa estiloa, telebistako lehentasunak eta iraupen espezifikoa. Datu hauei esker ondoriozta dezakegu, oro har, ez dagoela genero desberdintasunik. Hala ere, gurasoen bitartekaritzari, lehentasunei eta iraunkortasun espezifikoari dagokizkien erantzunak aztertzerakoan, desberdintasun esanguratsuak aurkitu dira, neskei mutilek ikusten dituzten programa berdinak gehiago debekatzen zaizkien heinean, eta neskek kronika arrosa, talk showak eta ikuskizunak nahiago dituzten heinean. Era berean, neskek mutilek baino ordu gehiago igarotzen dituzte programa horiek ikusten. Emaitzak adierazten dute, oro har, ezin dela gizarte estereotipoen erreprodukzioaz hitz egin.
Informazio gehiagorako:
Medrano, C., Aierbe, A., & Orejudo, S. (2009). El perfil de consumo televisivo en adolescentes: diferencias en función del sexo y estereotipos sociales. Infancia y Aprendizaje, 32(3), 293-306.
- Gaia:
- INTERNET ETA PANTAILAK
- Testuingurua eta Euskarria:
- Aldizkari artikulua, Mediatikoa