Ikasleen ohiturak eta balioak eskola-eraginkortasun handiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan

Ikasleen ohiturak eta balioak eskola-eraginkortasun handiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan

Hainbat ikerketen arabera, balioetan oinarritutako hezkuntza irakaskuntza eraginkorraren zati banaezina da, eta ikasleen ikaskuntza eta ongizate emozional eta soziala hobetzearekin lotzen da. Lan honen bidez, Euskal Herriko Lehen Hezkuntzako eskoletan balioetan oinarritutako hezkuntzaren eta eskola-eraginkortasunaren arteko erlazioaren ebidentziak aurkitu nahi dira. Ikastetxe eraginkorretako ikasleen ohiturak eta balioak ezagutzea eta arloko jardunbide egokiak identifikatzea planteatzen da. Ikastetxe horiek espero daitekeena baino batez besteko puntuazio handiagoa lortzen dute, eredu hierarkiko linealen bidez testuinguru-aldagaien ondorioak kontrolatu ondoren. Galdetegi bat aplikatu zitzaien 391 ikasleri (%51.9 mutilak eta %48.1 neskak), eta elkarrizketa erdiegituratuak egin zitzaizkien hiru zentrotako zuzendaritza-taldeei. Emaitzek baieztatzen dute ikasleek balorazio positiboa dutela beren ohiturak eta balioak bereganatzeko mailari buruz, baina desberdintasun esanguratsuak aurkitu ziren sexuaren arabera. Gainera, ikaskuntza kooperatiboa da ikasgeletan balioetan hezteko estrategiarik erabiliena. Amaitzeko, ohiturei eta balioei buruzko pertzepzioetatik nahiz generoen jarduera estereotipiko batetik eratorritako hezkuntza-jardunerako inplikazioekin amaitzen da lana.

Informazio gehiagorako:

Azkarate-Morales, A., Bartau-Rojas, I., & Lizasoain-Hernández, L. (2019). Hábitos y valores del alumnado en centros de primaria de alta eficacia escolar. Estudios sobre Educación, 37, 199-222.

Gaia:
HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Eskola
Top