FamiliArt: Familiei zuzendutako hezkidetza emozionaleko programa baten diseinua, garapena eta ebaluazioa
“FamiliArt: Familiei zuzendutako hezkidetza emozionaleko programa baten diseinua, garapena eta ebaluazioa” GANDERE Ikertaldeak aurrera eramandako eta diruz lagundutako proiektua da [GIU21/056]. Ikerketa honen helburua da amengan, aitengan eta legezko tutoreengan hausnarketa sustatzea hezkidetza emozionalari buruz eta horrek seme-alabengan duen eraginari buruz. Esplorazio eta sakontze hori antzerki-sorkuntzako prozesu baten bidez elikatuko da. Prozesu hori talde artistiko profesional batek antolatuko du, eta ikerketa-taldea izango du bitartekari.
Prozesuak hiru fase ditu:
- 1. FASEA. Familiekin, eztabaida-taldeen eta saio dinamikoen bidez, esploratzeko balioko du.
- 2. FASEA. Lehenengo fasean ateratako datuetatik abiatuta, antzerki-pieza bat eraikitzea izango du helburu. Familiek talde artistikoarekin batera parte hartuko dute sorkuntzan.
- 3. FASEA. Antzezlanaren aurkezpena egingo da hezkuntza-komunitatearen aurrean. Antzezpenaren ondoren, “aulki beroaren” teknika aktibatuko da, eta horren bidez publikoak pertsonaiekin hitz egiten jarraituko du.
- Gaia:
- BIZIKIDETZA ETA GURASOTASUNA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Familia