Erabakitzeko askatasuna
Izenburua: Aitona maitea.
Autorea: Elisabet Abeyá.
Urtea: 2000
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: ELKARLANEAN, S.L.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Joek bere bizitza laburrean gauza asko ikasi ditu: badaki igeri egiten, bizikletan ibiltzen, bere burua garbitzen, soka saltoan ibiltzen, platerak garbitzen, bere gela txukuntzen, irakurtzen eta baita idazten ere. Denetarik egiten ikasi du eta dena gutun batean kontatzen dio bere aitona maiteari.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Amonatxoak.
Autoreak: Charo Pita; Fatima Afonso.
Urtea: 2010
Lekua: Tafalla.
Argitaletxea: Txalaparta.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Antea eta Filipa elkarrekin bizi ziren bi amonatxo dira. Urez egindako zopa edaten dute egunero, baina egun batean Anteak babarrun bat aurkitu zuen sukaldean. Babarrunetik landare erraldoia sortu zen zerurantz eta hari jarraiki janaria banatzen duen errota aurkituko dute zeruan. Abentura berri honetan elkarri lagunduko diote.
Genero berdintasunaren adierazleak: elkar zaintzaren balioa; erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Basoak badu sekretu bat.
Autoreak: Javier Sobrino; ElenaOdriozola.
Urtea: 2009
Lekua: Tafalla.
Argitaletxea: Txalaparta.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Ezinezko maitasun istorio bat kontatzen da. Baina, guztiaren gainetik aurrera egingo dute bi maitaleek. Urtxintxa maitemindu egin da baina Muxarrak, Hartzak, Hontzak eta Otsoak bere amodioa ulertuko ez dutenaren beldur, sekretupean dauka.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; maitasun harremanak.
Izenburua: Eta handia egiten naizenean zer?
Autorea: Elisabet Abeyá.
Urtea: 2000
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: ELKARLANEAN, S.L.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Aloñak ez daki handitan zer izan nahi duen. Lehenengo, marinela izatea pentsatzen du; gero, ilea moztera doa eta ileapaindegi batean lan egingo duela dio; ondoren, taxian doa amarekin eta taxista izango dela dio; eta horrela, ikusten dituen lanbide ezberdin guztietan lan egin nahi duela dio. Egunaren amaieran, antzerki bat ikustera doa Aloña. Protagonista sorgin bat da eta Aloñak handitan sorgina izan nahi duela esatean, honek lasai egoteko esaten dio, nahi duena izan daitekeela. Geroztik, Aloña ez da kezkatzen handitan izango denaren inguruan, edozer izatera jolas daiteke eta handitan ikusiko du zer egin.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Hamaika andere ausart.
Autorea: Oli Helle Thomassen.
Urtea: 2001
Lekua: Pontevedra.
Argitaletxea: Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Hamaika andere ausartek egiten dituzten bidaiak jasotzen ditu liburuak. Al Ahmar, basamortua, Mosku, Australia…bisitatzen dituzte, abenturazale amorratuak diren heinean. Leku bakoitzean andereetako bat desagertuko da…
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Itsaslamina-isatsa.
Autoreak: Albar Barbé I Serra; Sara Carro Ibarra.
Urtea: 2016
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Edicions Bellaterra.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Kaiek itsalamina-isatsaren mozorroa aukeratu zuen bere lagunekin ospatuko zuen mozorro festarako. Baina denek barre egin zioten eta Kaiek korrika alde egin zuen zerbait gaizki egin zuela pentsatzen zuen bitartean. Hurrengo goizean, itsaslaminaz ingurutatuta esnatu zen eta erabaki bat hartzeko beharrean aurkitu zen. Gauza bat ala bestea. Zuri ala beltz. Haragi ala arrain. Mutil ala neska, gizaki ala itsaslamina… Bi aukera besterik egongo balira bezala! Ezin al daiteke erabaki, erabaki bat hartu nahi ez izatea?
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: La princesa listilla [Printzesa azkarra].
Autorea: Babette Cole.
Urtea: 1996
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Ediciones Destino.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Printzesa azkarrak ez zuen bere gurasoek beretzako ezarritako bizimodua jarraitu nahi; ez zuen printze batekin ezkondu nahi, nahiago zuen bere maskotekin gazteluan bere gisara bizi. Presioak eraginda erronka bat jaurtiko die bere eskuaren bila datozen printzipeei: bere desio guztiak betetzea lortzen duenarekin ezkonduko da. Baina ez da ataza erraza. Printzipe Fanfarronik lortuko du, baina…ondorioak ez dira izango berak esperotakoak.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.
Izenburua: Mamá no me contó… [Amak ez zidan kontatu…].
Autorea: Babette Cole.
Urtea: 2003
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Ediciones Erres.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Umeek berezkoa duten jakin-mina elduarekin elkarrizketa askean partekatzeko aukera ederra ematen du liburu honek. Umeak bere amari galdetu nahiko lizkiokeen galdera ugariz josia dago liburua, esaterako: zergatik joan behar da eskolara? Nora joaten dira aita eta ama gauez ateratzen direnean? Zergatik pertsona helduek ileak dituzte belarrietan eta batzuei buruan falta zaie? Genero askatasunari lotutako begi-keinuak ere badira tartean.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Mari Joseri zergatik deitzen diote Joxe Mari?
Autorea: Seve Calleja.
Urtea: 2010
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Elkar.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Zortzi urte ditu Mari Josek. Futbolean ibiltzen da. Ez du belarritakorik eramaten eta zoriontsu bizi da, besteek diotenari garrantzirik eman gabe.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.
Izenburua: Mi princesito [Nire mutil printzesa].
Autorea: Cheryl Kilodavis.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Edicions Bellaterra.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Ama baten ahotik bere etxeko printze txikiaren eguneroko bizitzako pasarteak errelatatzen dira; bere gustuko gauzak, lagunekin eta familiarekin egitea gustatzen zaiona. Etxekoen arteko maitasun inkondizionalaren inguruko errelato aberasgarria egiten du, norbera den bezalakoa izanda maite zaituztenean sentitzen den zoriontasunari buruzkoa.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.
Izenburua: Ricitos de oso [Hartzaren kizkurrak].
Autoreak: Stéphane Servant; Laetitia Le Saux.
Urtea: 2014
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Editorial Juventud.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Hartz txikiak ihauterietan “rizodun hartzaz” jantzi nahi du; mototxa horiak eta gona arrosez. Aitak ez du begi onez ikusten bere disfraza. Baina hartz txikia ez dago prest amore emateko. Ama hartzarekin batera lortuko dute aita konbentzitzea.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.
Izenburua: Tango iritsita, hiru dira.
Autoreak: Justin Richardson; Peter Parnell; Henry Cole.
Urtea: 2016
Lekua: Arre.
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: New York-eko Central Parkeko Zooko bi pingüino dira Roy eta Silo, biak arrak. Beti elkarrekin daude, kantuan, igerian… Zooko zaintzaleak, harri bat txitatzen ari zirela oharturik, arrautza bat ipini zien euren kabian. Tango jaio zen ondorioz. Tango, Roy eta Silo oso zoriontsuak izango dira eta elkar asko maitatuko dute. Egiazko historioan oinarritutako ipuina da.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa; erabakitzeko askatasuna.
- Gaia:
- IPUINAK