ELIZALDE eskola: Transpatioa

ELIZALDE eskola: Transpatioa

Oiartzungo ELIZALDE BHIko irakasle den Ibon Mendozak, Ikertze taldeak antolatutako Pedagogia Feministen Kongresuan,  Transpatioa izeneko egitasmoa aurkeztu zuen. Traspatio egitasmoak, eskolako patioan gertatzen diren ikasleen arteko harreman desorak gainditzea du helburu. Horretarako, eskolako guraso, irakasle eta egitasmo diruz lagundu zuen Tabakalerako zenbait hezitzaileek osatutako lan taldea osatu zuten. Egitasmo honek patioaren ezaugarriak transformatzea izan du xede, transgenero eta transgenerazional den  jolastoki berri baterako transizio bide bilakatuz. Patioaren eraldaketa fisikoa gauzatu nahi izan badute ere, aldaketa horren helburu gorena bertan sortzen diren ikasleen arteko harremanak eraldatzea da. Jarraian topatuko duzuen bideoan, egitasmo honen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko aukera izango duzue.

Gaia:
BIZIKIDETZA ETA GURASOTASUNA
Testuingurua eta Euskarria:
Eskola, Ikus-entzunezko materiala
Top