Bideo jokoak, guraso-bitartekaritza eta genero sozializazioa

Bideo jokoak, guraso-bitartekaritza eta genero sozializazioa

Ikerketak gurasoek nerabezaroaurreko seme-alabek bideo jokoak erabiltzeari buruz duten pertzepzioa aztertzen du, baita gurasoen sinesmenak, bitartekaritza-praktikak eta aurkitzen dituzten zailtasunak ere. Guztira, 186 gurasok parte hartu dute. Fase kuantitatiboan eta kualitatiboan jasotako emaitzek erakusten dute gurasoen pertzepzioan aldeak daudela seme-alaben adinaren eta sexuaren arabera; gurasoek bideo jokoei buruzko uste negatibo gehiago dituzte positiboak baino, eta kontrolean oinarritutako estrategia gehiago erabiltzen dituzte laguntzan eta komunikazioan baino. Gurasoen iritziz, bitartekaritzarako zailtasunak komunikabideetara eta Internetera iristeko duten goiztiartasunarekin, presio sozialarekin, kontrol ezintasunarekin eta eten digitalarekin lotuta daude. Gurasoen kezkei eta informazio- eta prestakuntza-premiei erantzutera bideratutako hezkuntza-arloko esku-hartze inplikazioekin amaitzen da artikulua.

Informazio gehiagorako:

Aierbe-Barandiaran, A., Oregui-González, E., & Bartau-Rojas, I. (2019). Video games, parental mediation and gender socialization. Digital Education Review, 36, 100-116.

Gaia:
INTERNET ETA PANTAILAK
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Familia
Top