Lehen Hezkuntzako ikasleek Internet erabiltzeko guraso-bitartekaritza: sinesmenak, estrategiak eta zailtasunak

Lehen Hezkuntzako ikasleek Internet erabiltzeko guraso-bitartekaritza: sinesmenak, estrategiak eta zailtasunak

Haurrek gero eta gazteago Internet erabiltzea erronka handia da familientzat, ikastetxeentzat eta gaur egungo hezkuntza- eta gizarte-politikarentzat. Ikerketa kualitatibo bat aurkezten da, seme-alabei Interneten onurak eta arriskuak erakusten saiatzen direnean gurasoek aurre egin behar dieten sinesmenak, eguneroko praktikak eta zailtasunak aztertzeko. Eztabaida-taldeen teknika erabili da lau ikastetxetako Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoen lau talderekin. Emaitzek adierazten dutenez, adin horretan Internet erabiltzeari buruzko ikuspegi ezkorra dute, baikorra baino gehiago, eta hainbat zailtasun sumatzen dituzte erabilera arduratsua sustatzen saiatzen direnean. Gurasoen bitartekaritzako hainbat kontrol-estrategia identifikatzen dira: arauak ezartzea, mugak espazio-denboraz antolatzea eta gainbegiratzea (aurrez aurrekoa, adostua, adostu gabea eta teknikoa) eta laguntza ematea (gurasoen modelatzea, anai-arreben artekoa eta irakasteko hainbat estrategia, familia-estimulazioa eta -komunikazioa). Estrategia horiek, gainbegiratze teknikoa izan ezik, beste arlo batzuetan hezteko edo haien portaera kontrolatzeko erabiltzen dituzte normalean, gurasotasun-estilo orokorraren barruan. Ondorioek adierazten dute beharrezkoa dela gurasoen gaitasun digitala garatzea, bai eta esku-hartze hezitzailerako zenbait inplikazio ere, hala nola familiaren eta ikastetxearen arteko lankidetza sustatzea.

Informazio gehiagorako:

Bartau-Rojas, I., Aierbe-Barandiaran, A., & Oregui-González, E. (2018). Parental mediation of the Internet use of Primary students: beliefs, strategies and difficulties [Mediación parental del uso de Internet en el alumnado de Primaria: creencias, estrategias y dificultades]. Comunicar, 54(26), 71-79.

Gaia:
INTERNET ETA PANTAILAK
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Familia
Top