Aniztasuna errespetatzea

Aniztasuna errespetatzea

Izenburua: Animalia guztiak ez dira urdinak.
Autorea: Béatrice Boutignon.
Urtea: 2008
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: TTARTTALO.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Igarabak bainujantzian, asto lotsatiak, saguak euripean, jirafa dotoreak… Liburu zoragarri honetako animaliak familiaka bilduta daude (txakurrak, jirafak, igelak, papagaiak, mapatxeak…) antzekoak dira guztiak, baina baita desberdinak ere. Orrialde bakoitzean, animali horien arteko berdintasun eta desberdintasunak ikusiko ditugu. Zerk bereizten ditu? Formak? Jarrerak? Apaingarriren batek? Koloreak?
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Arrosa eta leuna.
Autorea: Adela Turín.
Urtea: 2013
Herria: Poio.
Argitaletxea: Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Paskualina eta bere lagun emeak eguerdi-lili eta peoniak jaten dituzte azal arrosa eta leuna izateko. Baina, Paskualinak beste emeak ez bezala, ez du lortzen azal arrosa izatea. Hori dela eta, gurasoek Paskualina behartu egiten dute beste emeak bezalako izan dadin.
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; bizikidetza; inor ez baztertzea.

Izenburua: Te quiero (casi siempre) [Maite zaitut (ia beti)].
Autorea: Anna Llenas.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Espasa.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Maitasun istorio honetan bi protagonisten arteko ezaugarri ezberdinak aldarrikatzen dira, baina maitasunaren izenean bikotearekiko moldatu beharra aurkezten zaigu, honela lortuko baitute elkarrekin zoriontsu egotea. Bere ilustrazio ausart eta bereziekin, bere espazio eta interes ezberdinak dituen bikote bat aurkezten du idazleak, baina, maitekiro bata bestearen osagarri sentitzen dira.
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; nork bere burua onartzea.

Izenburua: Tximeleta-belarriak.
Autoreak: Luisa Aguilar; André Neves.
Urtea: 2009
Lekua: Eujoa (Asturias).
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Maddi izeneko gazte batek bere lagunen isekak jasotzen ditu: belarri handi, ile latza, galtzerdi zulatua eta abar. Baina ez da berehalakoan kikiltzen. Lagunek esandako gauza ezkorrak alderdi baikorretik begiratzeko gaitasuna baitu Maddik: edertasunetik, aukera berriak eskaintzetik…
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; genero estereotipoak baztertzea; nork bere burua onartzea.

Gaia:
IPUINAK
Top