Lehen Hezkuntzako ikasleen gaitasun narratiboa eta marrazki bizidunetako balioak eta kontrabalioak identifikatzea
Ikerketa honek aztertzen du ea marrazki bizidunen egitura (ez-narratiboa edo narratiboa) eragiten duen Lehen Hezkuntzako ikasleen gaitasun narratiboan eta balioak eta kontrabalioak identifikazioan faktore pertsonalen (adina, hezkuntza-maila, sexua eta arreta-maila) edo testuingurukoen aurrean (ikastetxearen sarea eta indize sozioekonomikoa eta kulturala). Ikusitako kapitulua kontatu duten 186 ikaslek parte hartu dute. Azterlanak diseinu ia esperimentala du metodologia mistoarekin (kuantitatiboa eta kualitatiboa). Erregresio-analisiaren bidez lortutako emaitzek egiaztatzen dute egiturak gainerako faktoreek baino eragin handiagoa duela. Ondorioztatzen da komeni dela ikus-entzunezko edukien egitura mota kontuan hartzea, eta ez bakarrik balio edo kontrabalioen potentzialtasuna, bai etorkizuneko ikerketetan, bai eremu formalean eta informalean esku-hartzeak diseinatu eta inplementatzean.
Informazio gehiagorako:
Oregui-González, E., Aierbe-Barandiaran, A., & Bermejo-Berros, J. (2019). Narrative skill and identification of values and countervalues in cartoons by Primary Education students [Habilidad narrativa e identificación de valores y contravalores en dibujos animados por alumnado de Educación Primaria]. Anales de Psicología / Annals of Psychology, 35(2), 269-279.
- Gaia:
- KOMUNIKAZIOA ETA HIZKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Aldizkari artikulua, Mediatikoa