Aitek alabei kontatutako istorio digitalak
Ikerketa lan honetan lehenengo emaitzak jasotzen dira aitek nerabezaro aurreko eta nerabezaroan dauden alabei (9-14 urte) kontatuko narrazioen inguruan etxeetan telefono mugikorrarekin egindako grabazioen bitartez. EAEko aitei eskatu zaie historia bat narratzeko (ipuina, anekdota, txistea eta abar) beraien alabei. Analisirako zera proposatu da, generoari loturiko estereotipoen eraikuntzaren transmisioarekin erlazionatutako dimentsioak eta aldagaiak identifikatzea. Ikerketaren galderak honakoak dira: nolakoa da kontatutako narrazioa? (txistea, ipuin klasikoa, anekdota pertsonala…)? Zein sexurekjin identifikatzen da narrazioko protagonista? Estereotipoekin erlazionatzen diren ezaugarri semantikoak mantentzen al dira? (mundu emozionala eta estetikoa, genero femeninoa; aktiboa, erasokorra, konpetitiboa, genero maskulinoa); nolako elkarrekintza komunikatiboa dute aita hauek alabarekiko narrazioan zehar? (turnoen banaketa, denborak, ahots tonua eta abar). Narrazio guztiak jaso ondoren transkripzioak burutu dira eta N-vivo bidez analisia burutu da aipatutako galderei erantzun nahian. Aiten narrazioen ezaugarriek adierazten dute generoarekin loturiko estereotipoen transmisioa mantentzen dela intentsitate handiz.
Informazio gehiagorako:
Azpillaga, V., & Intxausti, N. (2017). Socialización de género: relatos digitales de padres a hijas. En G. Londoño-Monroy, & J. L. Rodríguez-Illera (Eds.), Relatos Digitales en Educación Formal y Social (pp. 489-511). Universitat de Barcelona.
- Gaia:
- KOMUNIKAZIOA ETA HIZKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Familia, Komunikazio orala edo posterra, Liburua edo liburu kapitulua