Begirada Kontzienteak

Begirada Kontzienteak

Maider Sagredo Escuderorekin eta Amaia Txueka Uriarekin hitz egin dugu Begirada Kontzienteak proiektuari buruz. Programaren helburua da genero-harremanen eta sistema kontsumistaren eraginaren inguruko begirada kontzientea eta jarrera kritikoa eraikitzeko elementuak eta tresnak eskaintzea. Programaren barruan hiru ildo landu dituzte:

  1. Hezkidetza: Prestakuntza DBHko 3. eta 4. mailako ikasleekin eta ikastetxeetan hezkidetza-prozesuak abian jartzea.
  2. Pedagogia Feministak: Hezitzaileen eta irakasleen prestakuntza eta “Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua: Begiradak. Esperientziak. Saretzeak.” antolatzea.
  3. Kontsumo Arduratsu Feminista: “Harimakila-tik ihesiIhes Gela pedagogikoa.

Lehenengo bideoan, ikastetxeetan ikasleekin eta irakasleekin hezkidetza-prozesuak abian jartzeari buruzko iritziak partekatzen dira.

Bigarren eta azkeneko bideoan, “Hezkidetza eta Pedagogia Feministen Kongresua: Begiradak. Esperientziak. Saretzeak.” buruzko gogoetak partekatzen dira.

Gaia:
ANIZTASUNA
Testuingurua eta Euskarria:
Baliabide didaktikoak, Eskola, Ikus-entzunezko materiala
Top