Nerabezaroa, autokontzeptua eta generoaren sozializazioa
Maddi Berasategi Salsamendi psikologoak, gazte eta nerabeekin esku hartze sozio-hezitzaile arloan esperientzia handia duenez, Naroa Martos Sanchezek egindako eta Ana Aierbe Barandiaranek zuzendutako “Adimen-gaitasun handiak, adimentsuak izatea baino zerbait gehiago: adimen-gaitasun handiko ikasle-neska nerabeak eta beren autokontzeptua” Gradu Amaierako Lanari buruz hausnartzen du.
Genero-ikuspegia duen lan hau UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzak ematen duen Fracisca de Aculodi Sarien VII. edizioan saritu da.
Lehen bideoan, nerabeen autokontzeptuaren mailan dauden antzekotasunak eta desberdintasunak aztertzen dira.
Bigarren bideoan, Adimen-Gaitasun Handiko neska nerabeen autokontzeptuaz eta haien familiez hitz egiten da.
Hirugarren eta azken bideoan, Patricio José Ruiz Lázarok (1998) proposatutako “Gure nerabeen egokitzapen osasungarria sustatuz” esku-hartze programaren abantailak eta desabantailak deskribatzen dira.
Informazio gehiagorako:
- Gaia:
- ONGIZATE EMOZIONALA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Baliabide didaktikoak, Eskola, Gradu amaierako lana, Ikus-entzunezko materiala