Nortzuk garen

GANDERE gara, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko (HEFA) HEFA-I (Tolosa Hiribidea, 70) eta HEFA-II (Oñati Plaza, 03) eraikinetan egoitza duen ikerketa taldea, Donostiako (Gipuzkoa, Espainia) 20018 posta-kodean. Hemen bisita gaitzakezu: https://www.ehu.eus/gandere

2015ean hasi ginen lanean, 2018an webgunea sortu genuen (ISSN: 2952-1246), eta urtebete geroago, 2019an, Eusko Jaurlaritzaren (EJ-GV) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) ikerketa talde gisa finkatu ginen. Gaur egun, UPV/EHUren dirulaguntzarekin (GIU21/056) eta finantzatutako ikerketa proiektuekin jarraitzen dugu. Informazio gehiago: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/grupos/10362

Gure helburu nagusia da hainbat testuingurutan (eskolan, familian, mediatikoan eta sozialean) ebidentziak bilatzea, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen laguntzeko. Zehazki, GIH hauei: 3. Osasuna eta ongizatea; 4. Kalitatezko hezkuntza; 5. Genero berdintasuna; 10. Desberdintasunak murriztea; 16. Bakea, justizia eta erakunde sendoak; 17. Helburuak lortzeko aliantzak; eta, 18 edo 17+1. Hizkuntza eta kultura aniztasuna. Ebidentzia horiek gure web orriaren bidez zabaltzen eta hedatzen ditugu (ISSN: 2952-1246): https://www.gandere.eus

Gurekin harremanetan jarri eta/edo baliabideak partekatu nahi badituzu, idatzi iezaguzu: gandere@ehu.eus

Eskerrik asko laguntzeagatik!

Top