Baloreen heziketa: jardunbide egokiak eta ikastetxeen eraginkortasuna
Ikerketa desberdinek, baloreen heziketa sistematizatuak eta kalitatezkoak ikasleen izaera sustatzeaz gain, ikasketa eraginkorra errazten duela ere iradokitzen dute, emaitza akademikoak hobetuz.
Proiektu honen helburua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) ikastetxeen baloreen heziketaren eta eskolen eraginkortasunaren arteko erlazioa aztertzea da, lehen hezkuntzako eskoletan ematen diren jardunbide egokiak identifikatzen. Zehazki: 1) baloreen heziketak eraginkortasun handiko (EHI) eta baxuko (EBI) ikastetxeetan betetzen duen papera identifikatzea, 2) eraginkortasun handiko zentroen balioen hezkuntza aztertzea, eta 3) eraginkortasun handia duen ikastetxe baten eta baxuko beste baten errealitatea ezagutzea.
Ikerketa deskribatzailea da eta diseinu mistoan oinarritua dago, datu bilketa burutzeko teknika eta datu analisi prozedura kuantitatibo eta kualitatiboak erabili dira.
Prozedurari dagokionez, guztira EAEko lehen hezkuntzako eraginkortasun altuko 17 zentro eta baxuko 16 aukeratu ziren, modelizazio multimailako teknika estatistikoen bitartez. Lehen fase honetan ikastetxe hauetako 3.075 ikasleren (% 52.7 mutilak eta % 47.3 neskak) Ebaluazio Diagnostikoan Konpetentzia Sozial eta Zibikoan lortutako emaitzak lortu ziren. Honetaz gain, hiru berriemaile garrantzitsuek parte hartu zuten: 31 Hezkuntza Ikuskariak, 28 Zuzendaritza- Taldek eta 224 irakaslek (% 25.2 gizonak eta % 74.8 emakumeak).
Ondoren, eskolako komunitatearen balioetako heziketari buruzko iritziak analizatu ziren eta jardunbide egokiak antzeman ziren EAEren eraginkortasun handiko lehen hezkuntzako ikastetxeetan. Bigarren fase honetan, 391 ikaslek (% 52.4 mutilak eta % 47.57 neskak), 24 irakaslek (% 25 gizonak eta % 75 emakumeak) eta 455 familiek (% 28.7 aitak eta % 71.3 amak) parte hartu zuten. Gainera, zentro hauetako 5 Zuzendaritza-Taldeek parte hartu zuten.
Azkenik, eraginkortasun altuko eta baxuko ikastetxeen kasu-ikerketa burutu zen balioen heziketaren kontrastea lortzeko helburuarekin. Hirugarren fase honetan lagina 156 ikaslerekin (% 58.3 mutilak eta % 41.7 neskak), 9 irakaslez (% 55.5 gizonak eta % 44.5 emakumeak) eta 162 familiekin (% 29.6 aitak eta % 70.4 amak) osatuta zegoen. Hezkuntza Ikuskari 2 agentek eta 2 Zuzendaritza-Taldek ere parte hartu zuten.
Datu kuantitatiboak biltzeko ikasleei, irakasleei eta familiei eskainitako galdeketak erabili ziren. Bestalde, datu bilketa kualitatiboa egiteko, Hezkuntza Ikuskari eta Zuzendaritza-Taldeko kideei egindako elkarrizketa, irakasleekin egindako eztabaida-taldeak eta kasu-ikerketako parte hartu duten ikastetxeen analisi dokumentala erabili dira.
Ondoren, lan honetan aurkitutako emaitza nagusiak jasotzen dira. EHI ikastetxeetan Konpetentzia Sozial eta Zibikoa EBIetako ikaslerena baino nabarmen handiagoa da. Eraginkortasun handiko ikastetxeetako irakasleek balioen heziketa eraginkortasun baxukoetakoek baino neurri handiagoan balioesten dute. Eraginkortasun altuko zentroetako ikasleen ohitura eta balioen eskuratze maila altua jasotzen da. Irakasleek ikasgelan balioen hezkuntzan hezteko darabiltzaten estrategia aniztasuna aurkitu da (ikasketa kooperatiboa, tutoretza plana, etab.).
Ikerketa honen ondorio nagusiak hurrengoak dira: 1) balioetako heziketak paper nabarmena du EAEko ikastetxeen eraginkortasun mailan, 2) EAEko EHItan balioen heziketa ezaugarritu da, 3) zentro hauetan balioen heziketan praktika onak antzeman dira eta 4) ikerketan kontutan hartutako testuinguruaren faktoreen eragina egiaztatu da. Azkenik, ikerketa honetatik ondorioztatzen diren heziketa praktikarako esku-hartze desberdinak proposatzen dira.
Informazio gehiagorako:
Azkarate-Morales, A. (2019). Educación en Valores: Buenas Prácticas y Eficacia Escolar. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
- Gaia:
- HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Doktorego tesia, Eskola