Etxeko lanetan parte-hartzea sustatzen duen COFAMI programaren ebaluazioa
“Familiaren Erantzunkidetasuna” (COFAMI) (Maganto y Bartau, 2004) izeneko gurasoen hezkuntzarako programaren ebaluazioa azaltzen da. Programa honen xedea, seme-alaben lankidetza eta erantzunkidetasuna sustatzea da eta ikerketa hau, talde desberdinekin burutu da (N=126, amak=102, aitak=24, semeak=136 eta alabak=108). Diseinu kuasiexperimentala erabiliz eta metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa tartekatuz, hurrengo ebaluazio faseak jarraitu dira: pretesta-exekuzioa-postesta. COFAMI programak hurrengo baieztapenak ondorioztatu ditu: 1) diseinatu denerako balio du, zehazki, etxeko-lanetan kolaborazioa eta erantzunkidetasuna sustatzeko, gurasoek espero zituzten helburuak eta aldaketen lorpenak hautematen dituzten heinean; 2) eragin nabarmena izan du familia mailan, parte hartu duten guraso eta euren seme-alabetan, eta 3) positiboki baloratua eta gomendatua da parte-hartzaileengandik hezkuntza estrategia moduan, familia bizitzan berdintasuna sustatzeko.
Informazio gehiagorako:
Bartau, I., & Etxeberria, J. (2007). Evaluación de un programa de formación para fomentar la participación de los hijos en las tareas familiares. Bordón. Revista de Pedagogía, 59(4), 541-563.
- Gaia:
- BIZIKIDETZA ETA GURASOTASUNA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Aldizkari artikulua, Familia, Liburua edo liburu kapitulua