Generoaren inguruko praktika onen dekalogoa
Genero berdintasunean hezteko 10 helburu:
- Emozioak adierazteari garrantzia ematea eta ikasle guztiei horretarako tartea eta baliabideak eskaintzea.
- Norberaren desio eta nahiak errespetatzea eta balioestea.
- Estereotipoak deuseztatzea eta genero-tipikoak diren baieztapenak zalantzan jartzea, ikasleei pertsona izateko modu asko daudela erakutsiz eta hausnarketa galdera anitz bideratuz.
- Ikasle bakoitzaren interesak ezagutzea eta horien baitan adierazteko moduak ematea.
- Eskakizunak ikasle guztientzat berdinak ez izatea, norberaren erritmoa errespetatuz.
- Irakaslearen aldetik hezkidetzaren aldeko jarrera aurkeztea, genero bereizketek eragiten dituzten mekanismoez jabetuz eta irakaskuntza prozesuan generoaren perspektiba txertatzeko beharra bere gain hartuz.
- Irakasleak bere portaera ikasleen izaera eta ezaugarrien arabera erregulatzea.
- Generoari bereizkeriarik egin gabe ikastetxean bizitzea.
- Irakasleak hizkuntza neutroa erabiltzea eta pareko jarrerak sustatzea ikasle guztien aukera berdintasunerako eskubidea bermatzeko.
- Genero ikuspegitik behaketa aktiboa egitea eta beharrezkoak diren aldaketak planteatzea.
- Gaia:
- HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Baliabide didaktikoak, Eskola