Pribatutasun Politika

Baldintza orokor hauek GANDERE (Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak) webgunearen erabilera arautzen dute, http://www.gandere.eus URL helbidearen bidez sartzen delarik.

1. Erabilera baldintzak onartzea

Erabiltzaileek web orri honen Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte. GANDERE webgunearen erabilerak berekin dakar erabiltzaileak bertara sartzen diren eta ondoren zehazten diren legezko ohartarazpenak eta baldintzak erabat ezagutzea eta onartzea.

Era berean, gune ofizial honen erabiltzaileen eskura dauden zerbitzu jakin batzuk baldintza berezien, ohartarazpenen edo jarraibideen menpe egon daitezke, eta horiek ere kontsultatu eta onartu beharko dituzte.

2. Informazio orokorra

Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoak, aurreikusitakoa betez, jakinarazten da http://www.gandere.eus webgunea sortu dela, mantentzen dela eta GANDERE – Genero Sozializazioa eta Hezkuntza Testuinguruak Ikerketa-Taldearen jabetzakoa dela, erabiltzaileak harremanetan jarri daitezke ondorengo helbidea erabiliz: gandere@ehu.eus.

3. Erabiltzailearen erregistroa

Oro har, webgune honen sarbidea eta erabilpenak ez du eskatzen aldez aurretik erabiltzaileak inskribatu edo erregistratzea. Hala ere, salbuespen gisa, zerbitzu jakin batzuetara sartzeko, GANDEREren fitxategi pribatuetan erabiltzailea erregistratzera baldintzatua dago. Kasu horietan, GANDEREri emandako datu pertsonalak, webgunea erabiltzearen ondorioz, Erabilera Baldintza Orokorren 7. klausulan zehaztutako baldintzen arabera tratatuko dira.

4. Erantzukizunetik salbuetsita

4.1. Edukiengatik

4.1.1. INFORMAZIOAK

http://www.gandere.eus webgunean agertzen diren informazioak, berezkoak nahiz hirugarrenezkoak, “Dauden bezala” ematen dira, inolako bermerik gabe zehaztasunari eta eguneratzeari dagokienez. Ondorioz, GANDERE taldeak ez du erantzukizunik hartuko erabiltzaileari sor ditzakeen kalteengatik.

Era berean, GANDERE ez da hornitzaileen, erabiltzaileen eta beste hirugarrenen edukien bidezkotasunaz arduratzen webgune erabileraren edozein bide erabiltzen badute beren edukiez hornitzeko. Nolanahi ere, GANDERE ikerketa-taldeak arduraz jokatzeko konpromisoa hartzen du, legez kanpoko edukiak web orrian ez egoteko eta, eduki horiek badaudela baldin badaki, ezabatzeko edo horietara sarbidea eragozteko neurriak hartuz.

4.1.2. AKATSAK

Aurreko paragrafoan aipatutakoari dagokionez, argitaratutako dokumentuek desadostasun teknikoak edo nahi gabeko akats tipografikoak eduki ditzakete, eta horietatik GANDERE taldea ez da erantzule egiten, baina konpromisoa hartzen du, horiek ezagutzen dituen unetik, ahalik eta azkarren zuzentzera.

4.1.3. HIPERESTEKAK

Webgune honetan dauden estekek, publizitate edukiarekin edo edukirik gabe, GANDERE webgunea uzteko aukera ematen diote erabiltzaileari. Estekak ez dute zerikusirik, bestelakorik adierazten ez bada, GANDERE webgune ofizialarekin, eta beraz, ez da erantzule egiten aipatutako esteken edukietaz, ezta bertan egin daitezkeen aldaketez, erabilerari buruz edota horien erabilgarritasun teknikoaz ere.

Nolanahi ere, GANDEREk bere webgunean legez kanpoko estekak ez egotera edo saihestera konpromisoa hartzen du, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituztenak eta, oro har, Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balioak eta eskubideak, askatasunaren eta giza duintasunaren printzipioen aurka egon daitezkeenak.

Era berean, legez kanpoko estekak daudela jakinez gero, GANDEREk arduraz jokatzeko konpromisoa hartzen du, berehala ezabatuz.

4.1.4. EDUKIAK ALDATZEA

Webgune honek eskaintzen dituen informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizkako edo uneko aldaketak izan ditzazke, GANDEREk askatasunez egin ditzazkeenak erabiltzaileei jakinaraztea behartuta egon gabe.

4.2. Gunearen funtzionamenduari dagokionez

4.2.1.PRIBATUTASUNA

GANDEREk ez du bermatzen gunearen erabilpenaren pribatutasun absolutua, ez baita baztertu behar baimenik gabeko hirugarrengo batek jakin dezakela eta zer zirkunstantziatan egiten den.

4.2.2. BIRUSAK

GANDEREk ez du inolako erantzukizunik onartzen birus informatikoek eragindako kalteaz, hauen ausentzia ez baitago bermaturik.

4.2.3. DISFUNTZIO TEKNIKOAK

GANDEREk ez du inolako erantzukizunik izango gunearen funtzionamendu txarrarengatik edo haren edozein zerbitzuengatik, jatorria egoera akzidental, beharrezko mantentze-lanak edo beste arrazoi batengatik bada egotzi ezin zaiona.

4.2.4. COOKIES

GANDERE webguneak bere sistemetan «cookie-ak» instalatuta izan ditzaketela berri ematen die erabiltzaileei. Cookie-ak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten jarraibideen bidez sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira, eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio espezifiko batean gordetzen dira. Cookie-ek berez ezin dute erabiltzailea identifikatu, erabiltzailearen IP helbidea izan dezaketen arren.

Nolanahi ere, nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki erabiltzea onartzen dute, erabiltzaileak bere ordenagailuan sartzea galarazteko aukera du, nabigatzailean aukeratuz gero.

5. Datu pertsonalen babeserako politika

5.1 Tratamenduaren arduraduna

Pertsona interesatuari buruz zuzenean jaso daitezkeen datu pertsonalak isilpean tratatuko dira, eta GANDERE web orriaren titulartasunari dagokion tratamendu-jarduerari erantsita geratuko da.

5.2. Xedea

Datuen tratamenduaren helburua GANDERE webguneak egiten dituen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokiona da.

5.3 Datuak kontserbatzea

Emandako datu pertsonalak gorde egingo dira, helburu hori betetzeko behar den denboran, eta helburu horretatik sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko, artxiboen eta dokumentazioaren araudian ezarritako epeez gain.

5.4 Datuen komunikazioa

5.5 Interesdunen eskubideak

Edozein pertsonak GANDERE webgunearen datuen tratamenduei buruzko konfirmazioa jasotzeko eskubidea du.

Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta mugitzeko eskubideak erabil ditzake, baita horien tratamenduaren mugak eta aurkakotasuna ere, eta bere datuen tratamendu automatizatuan bakarrik oinarritutako erabakien objektu ez izatea, dagokionean, gandere@ehu.eus korreo elektronikoan.

Top