Maitasun harremanak
Izenburua: Basoak badu sekretu bat.
Autoreak: Javier Sobrino; ElenaOdriozola.
Urtea: 2009
Lekua: Tafalla.
Argitaletxea: Txalaparta.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Ezinezko maitasun istorio bat kontatzen da. Baina, guztiaren gainetik aurrera egingo dute bi maitaleek. Urtxintxa maitemindu egin da baina Muxarrak, Hartzak, Hontzak eta Otsoak bere amodioa ulertuko ez dutenaren beldur, sekretupean dauka.
Genero berdintasunaren adierazleak: erabakitzeko askatasuna; maitasun harremanak.
Izenburua: Izar-lapurra.
Autorea: Begoña Ibarriola.
Urtea: 2014
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Elkar.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Enekok lagun min kutuna zuen Katixa, eta beti saiatzen zen zenbat maite zuen erakusten. Egun batean, Katixak galdetu zion ea beragatik zer egiteko prest zegoen eta Enekori bururatu zitzaion Ilargia oparitzea. Horregatik, gauean, Ilargiarekin hitz egitera igo zen zerura. Ilargia ez zegoen ados eskaera horrekin eta Eneko atsekabetuta geratu zen. Hala ere, Katixak Ilargia ez, baina Enekok benetan maite zuela ikusteko, astero izar bat oparitu beharko ziola azaldu zion mutikoari. Asteek aurrera egin zuten, eta Zeruko Lorezainak izarrak lapurtzen harrapatu zuen Eneko. Zeruko Lorezainak bere jarrera egokia ez zela esateaz gain, argi utzi zion izarrik distiratsuenak Enekok bere barrenean zituela, Katixa zoriontsu egin zezaketenak.
Genero berdintasunaren adierazleak: genero estereotipoak baztertzea; maitasun harremanak.
Izenburua: Nerearen argazki-albuma.
Autoreak: Mitxel Murua; Julen Tokero.
Urtea: 2006
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: Elkar.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Nereak zazpi urte bete zituen egunean, Pirritxek eta Porrotxek argazki albuma oparitu diote. Nerea argazkizale amorratua baita. Argazkiak ateratzen dituenean, bizitzaren instant bat jasotzen du Nereak. Argazki-albumean bere bizitzaren une asko gordetzen ditu beraz: une mingotsak eta une alaiak. Eta horiek guztiak gogoratuko ditu Pirritx eta Porrotxekin.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; maitasun harremanak.
- Gaia:
- IPUINAK