Elkar zaintzaren balioa
Izenburua: Amar con los pelos revueltos [Ileak nahastuta maitatzea].
Autorea: Syrus Marcus Ware.
Urtea: 2015
Lekua: Bartzelona.
Argitaletxea: Edicions Bellaterra.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Alex gau erdian esnatzen da bere ahizpa jaiotzear baitago. Bere gurasoak ospitalean dauden bitartean, Alex bere osaben zaintzapean geratzen da. Osaba Marcosek ileko rastetan dituen apaingarriei buruz hitz egiten dio Alexeri eta pixkanaka lokartu egiten da.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Amonatxoak.
Autoreak: Charo Pita; Fatima Afonso.
Urtea: 2010
Lekua: Tafalla.
Argitaletxea: Txalaparta.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Antea eta Filipa elkarrekin bizi ziren bi amonatxo dira. Urez egindako zopa edaten dute egunero, baina egun batean Anteak babarrun bat aurkitu zuen sukaldean. Babarrunetik landare erraldoia sortu zen zerurantz eta hari jarraiki janaria banatzen duen errota aurkituko dute zeruan. Abentura berri honetan elkarri lagunduko diote.
Genero berdintasunaren adierazleak: elkar zaintzaren balioa; erabakitzeko askatasuna; genero estereotipoak baztertzea.
Izenburua: Mila bi etxetan bizi da.
Autoreak: Judith Koppens; Anouk Nijs.
Urtea: 2016
Lekua: Amsterdam.
Argitaletxea: Ttarttalo.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Milak bi egun aitaren etxean igarotzen ditu, aita eta txakurtxoarekin. Ondoren amaren etxera joaten da, beste bi egun igarotzera. Aita eta amaren etxean gauzak ez dira berdinak, baina bada gauza bat berdina dena bietan…biek izugarri maite dute Mila!
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa.
Izenburua: Tango iritsita, hiru dira.
Autoreak: Justin Richardson; Peter Parnell; Henry Cole.
Urtea: 2016
Lekua: Arre.
Argitaletxea: Pamiela / Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: New York-eko Central Parkeko Zooko bi pingüino dira Roy eta Silo, biak arrak. Beti elkarrekin daude, kantuan, igerian… Zooko zaintzaleak, harri bat txitatzen ari zirela oharturik, arrautza bat ipini zien euren kabian. Tango jaio zen ondorioz. Tango, Roy eta Silo oso zoriontsuak izango dira eta elkar asko maitatuko dute. Egiazko historioan oinarritutako ipuina da.
Genero berdintasunaren adierazleak: askotariko familia ereduak; elkar zaintzaren balioa; erabakitzeko askatasuna.
Izenburua: Un tractor muy, muy ruidoso [Traktore bat oso, oso zaratatsua].
Autoreak: Mar Pavón; Nívola Uyá.
Urtea: 2013
Lekua: Madril.
Argitaletxea: Cuento de Luz.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Ipuinak nekazaria den eta traktore gainean doan emakume baten etxerako ibilbidea kontatzen du. Bidean aurkitzen dituzten hainbat pertsonei arraroa egiten zaie emakume bat traktore baten gainean ikustea. Etxera iristean alaba eta senarra itxoiten ditu, afaria prest. Alabak berak ere handitan nekazaria izan nahi duela kontatzen dio amari.
Genero berdintasunaren adierazleak: elkar zaintzaren balioa; etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; genero estereotipoak baztertzea.
- Gaia:
- IPUINAK