Inor ez baztertzea
Izenburua: Nork agintzen du etxean?
Autorea: Uxue Alberdi.
Urtea: 2017
Lekua: Donostia-San Sebastián.
Argitaletxea: ELKARLANEAN S.L.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Familian, eguneroko bizitzan sortu ohi diren egoerak eta eginbeharrak agertzen dira: Pirritx eta Porrotx komunean pixa egiten, Pupu eta Lore Porrotxi kargu hartzen, Marimotots txakurra ateratzen, txakurra pixagurarekin, etxea narrastuta, bazkaria ipintzen, atsedena hartzen, hondakinak ateratzen, erosketak egiten, arauak betearazten, erabakiak hartzen. Une eta zeregin horietan, familian bizitzeko, denen artean hatutako erabakien eta ardura hartzearen alde egiten da.
Genero berdintasunaren adierazleak: bizikidetza; etxeko zereginen erantzukizuna hartzea; inor ez baztertzea.
Izenburua: Arrosa eta leuna.
Autorea: Adela Turín.
Urtea: 2013
Herria: Poio.
Argitaletxea: Kalandraka.
Hizkuntza: Euskara.
Laburpena: Paskualina eta bere lagun emeak eguerdi-lili eta peoniak jaten dituzte azal arrosa eta leuna izateko. Baina, Paskualinak beste emeak ez bezala, ez du lortzen azal arrosa izatea. Hori dela eta, gurasoek Paskualina behartu egiten dute beste emeak bezalako izan dadin.
Genero berdintasunaren adierazleak: aniztasuna errespetatzea; bizikidetza; inor ez baztertzea.
Izenburua: La peluca de Luca [Lucaren ileordea].
Autoreak: Helena Berenguer; Vicent Poquet; Dolo Vicens; Pep Soler; Romu Soler.
Urtea: 2013
Lekua: Valentzia.
Argitaletxea: LA LA LA EDITORIAL.
Hizkuntza: Gaztelera.
Laburpena: Luca mutil ausarta da, soilik 4 urterekin gizarteak jartzen dizkigun mugak ekiditen saiatzen da. Egun batean, laino berezi batetik ileorde bat erortzen da Lucaren burura eta izugarri gustatzen zaio. Baina, ileordearekin eskolara iristean denak berataz farrez hasten dira. Lucak ez die kasurik egiten, berak pozik jarraitzen du bere ileordearekin. Azkenean, laino gehiago agertzen dira eta eskolako neska-mutil gehienen gainean ileordeak erortzen dira. Orain, denak pozik eta barrezka daude haien ileordekin.
Genero berdintasunaren adierazleak: bizikidetza; inor ez baztertzea; nork bere burua onartzea.
- Gaia:
- IPUINAK