Genero-arrakala matematikarako gaitasunean eta eskola-eraginkortasunean EAEn (Espainia)

Genero-arrakala matematikarako gaitasunean eta eskola-eraginkortasunean EAEn (Espainia)

Estatuko eta nazioarteko ebaluazioek modu sendoan identifikatzen dituzte genero-desberdintasunak matematikan, eta horietan mutilek neskek baino puntuazio altuagoak lortzen dituzte. Azterketa honen bidez, matematikarako gaitasunean genero-arrakala gainditu den aztertu nahi da, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eskola-eraginkortasunari, hezkuntza-etapari eta Ebaluazio Diagnostikoaren (ED) edizioei dagokienez zer antzekotasun eta desberdintasun dauden ere. Azterlanak diseinu deskriptiboa du metodologia kuantitatibo batekin, eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen gaitasun matematikoari buruzko zentsu-datuak aztertzen ditu EDaren azken edizioetan. Emaitzek berresten dute matematikako errendimendua genero-arrakalak eta eskola-eraginkortasunak baldintzatzen dutela. Hala ere, joera positibo batzuk ikusten dira EDaren azken edizioetan eta, batez ere, bigarren hezkuntzan, genero-arrakala murrizteko. Azterlanak agerian utzi du ikastetxeetan berdintasuna modu sistematikoan neurtzeko mekanismoak garatu behar direla, eta ikasgeletan genero-berdintasuna sustatzeko gaur egun aplikatzen ari diren estrategia eta ekintza-plan batzuk berrikusi ditu.

Informazio gehiagorako:

Oregui-González, E., Azkarate-Morales, A., Lojo-Novo, A., & Bartau-Rojas, I. (2024). The Gender Gap in Mathematical Competence and School Effectiveness in the Basque Country (Spain). International Journal of Educational Psychology13(3), 199–218.

Gaia:
HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
Testuingurua eta Euskarria:
Aldizkari artikulua, Eskola
Top