GESKOLA: Eskola hobetzea genero-ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan
I+G Proiektua [PGC2018-094124-B-100] “GESKOLA: Eskola hobetzea genero-ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxeetan” Espainiako Gobernuaren Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren (MCIU) Ikerketako Estatu Agentziak (AEI) diruz laguntzen du 2019-2022 aldirako, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) laguntzarekin.
GESKOLA aurreko bi proiekturen jarraipena da, guztiak Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearekin (ISEI-IVEI) lankidetzan egindakoak:
- [EDU2014-53511-P] “Eraginkortasun oso handiko eta oso txikiko ikastetxeen luzetarako eta testuinguruzko azterlana: Eskola hobetzeko ekintzen diseinua”, 2015-2018 aldian egina.
- [EDU2011-24366] “Balio erantsi handiko ikastetxeen karakterizazioa eta jardunbide egokiak”, 2012-2014 aldian egina.
Informazio gehiagorako:
- Gaia:
- HEZKUNTZA KALITATEA ETA HOBEKUNTZA
- Testuingurua eta Euskarria:
- Eskola